Joko honetan euskal kutsua duen karta-joko bat aurkituko duzu, paloak eta figurak euskal sinbologiako ikurrengatik aldatu baitira. Euskal Kartak jokoarekin tarte entretenigarria eta erosoa izateaz gain, euskara eta euskal kulturaren inguruko ezagutzak handitzeko edota sakontzeko aukera paregabea izango duzu.
Joko honekin, euskara hobetzeko, ikasteko edota bizitzeko aukera dago. Gainera, mitologiako datu eta istorioak ezagutzeko aukera ezin hobea da hau. Mari, Herensugea, Basajaun, Zezengorri, Sugaar, Tartalo, Mikelats, Iratxoak, lamiak, Atarrabi… bezalako pertsonaien istoriak ezagutzeko tartea izango duzu eta ez hori bakarrik, gure kulturan hain garrantzitsuak diren Gernikako Arbola, lauburuak, pala motza eta eguzkilorearen jatorriak ere ezagutuko dituzu.
Aplikazio hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu da.