Amelia Earhart, Frida Kahlo eta Marie Curie-ren istorioak ezagutuko ditugu. Haien haurtzaroak eta bizitza helduan lortutako arrakastak eta egindako balentriak irakurri eta entzungo ditugu ipuin formatuan. Horrela, bai euskal hiztegia bai entzumena eta ulermena landuko dira hiru emakume hauen garrantzia azpimarratzen den bitartean.
Aplikazio hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu izan da.