Hitzen Katapulta euskara hutsean sortutako eta euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da.
Hutsunez betetako hitzak ikusiko dituzu eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko dituzu.
Joko honek 3 maila ezberdin aurkezten ditu: mendia, hiria eta hondartza. Maila bakoitzean agertzen diren hitzek maila horren testuinguruarekin bat egingo dute eta guztira 17 pantaila daude.
Joko hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin ekoiztu da. Gestionet Multimedia enpresak ekoiztu du TXAPELGAMES markapean.
Ekoizpenerako Box2D motore grafikoa erabili da.