Aplikazio hau betiko ipuin klasikoen bilduma bat da. Bilduma honen bitartez ipuin klasikoen berrikuspen bat eskaintzen dizuegu. Hau da, ez ditugu ipuin klasikoak bakarrik era digitalera eraman, ipuinen mezua ere XXI. mendeko pentsamendu eta jokaerara eguneratu dugu. Hemen, adibidez, ez dituzu laguntza eske dauden printzesak aurkituko, inoren laguntzarik gabe arazoak konpontzeko gai izango baitira eta ez duzu animalien kontrako biolentziarik aurkituko ere.
Bilduma honek gaurkotutako hurrengo ipuinak aurkezten ditu:
- Hiru txerritxoak.
- Lau musikariak.
- Beldurrik gabeko June.
- Txanogorritxu.
Aplikazioa Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.