Aitorrek etxetik alde egin eta mendira ihes egin du. Baina tamalez ihesa gauean egin du eta, mendian zehar zihoala, zulo batetik jausi da. Hau da ipuin honen abiapuntua. Aitor zulotik irtetzen eta, geroago, etxera itzultzen lagundu behar dugu, baina ez gara bakarrik egongo. Halabeharrari esker, Aitor, zuloan jausterakoan, makila magiko baten alboan jausi da. Makila hau mendeak daramatza lurrazpian eta eguzkia ikusteko irrikitan dago, beraz Aitor lagunduko du, Aitorrek bera laguntzen duen moduan. Baina zein da makila magiko honen boterea? Idazten duena errealitate bihurtzen da. Botere honetaz baliatuz etxera helduko da eta bitartean mendiko animaliak lagunduko ditu.
Aplikazio hau Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.