Aplikazio honetan artilearen sal-erosketan dabilen XVI. mendeko Bilboko merkatari baten buruan sartuko zara. Zure lana, Gasteizen artilea erostea eta Bilboko portuan atzerriko merkatariei saltzea izango da. Irabaziak edukiz gero, urtero zerga batzuk ordaindu beharko dituzu, zerga horiek Bilboko Kontsulatua eraikitzeko erabiliko direlarik. Izan ere, jokoaren xedea Bilboko Kontsulatua eraikitzeko beharrezko zergak biltzea da, eta hori zure negozioa ondo joaten baldin bada lortuko da bakarrik.
Aplikazio hau enpresaren kudeaketari buruz era dibertigarrian ikasteko aukera paregabea da.
Aplikazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.