Euskal Herriko herrixka bateko guraso guztiak desagertu egin dira. Sugaar izan da, gau beltz batean dragoi itxura hartu eta herrira hurbildu da gurasoak bahitzeko asmoarekin. Bien bitartean, Naia, Unai eta Iker, herriko gazte adoretsuenak bidai bat hasi egingo dute, dragoiaren bila baitoaz gurasoak salbatzeko asmoarekin.
Bidean abentura harrigarriak biziko dituzte eta erabiltzailearen esku egongo da zein bide hautatu. Istorioa aurrera joan ahala, zenbait erabaki garrantzitsu hartu beharko dira, erabaki horien bitartez istorioa aldatu eta abentura ezberdinak bizi egingo dituzte.
Aplikazioa Bigorringo, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin sortu da.