Aplikazio honetan euskal hiztegia lantzen da joko zoragarri baten bitartez. Hitz ezkutuak bilatu behar dituzu eta horretarako jolasak esteka bat eskainiko du. Baina hitza osatzen dituen letrak aurkitzea ez da batere erraza izango, letrak burbuiletan sartuta daude eta burbuilak gero eta beherago egongo dira. Iguanaraino heltzerakoan partida bukatuko da. Burbuilen letrak hartzeko iguana ukitu eta mihiaren bitartez burbuilek eztanda egingo dute.
Aplikazio hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.