Minos uhartean oporretan daudela, Elene eta Gorka anai-arrrebak zulo batetik jausi dira eta, jausiaren ondorioz, konortea galdu dute.
Itzartzean kobazulo batean daudelaz ohartarazi dira, baina ez da kobazulo normal bat. Kobazuloaren barnetik soinu arraroak entzun dituzte, animaliren bat omen dabil hortik bueltaka. Denbora gutxi beharko dute anai-arrebek Minos-eko Minotauroaren Labirintoan sartu direlaz jabetzeko. Labirintotik ihes egin behar dute Minotauroak aurkitu baino lehen. Horretarako, labirintoan zehar aurkituko dituzten ateak zabaldu behar dituzte, baina ateek iratxo, deabru eta zenbait izakik gordetzen dituzte eta, gainera, atea zeharkatzeko izaki horiek egindako galdera asmatu behar dute.
Aplikazioa Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.