Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxituko da.
Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasiko duzu.
Aplikazioa Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Fou Aldunduaren laguntzarekin gauzatu da.