Xakean aritzeko aplikazio honen bidez bakarka edo lagun baten kontra jolas dezakezu.
Jolasteko bi aukera eskaintzen ditugu: xakearen fitxa tradizionalekin jokatzea edo Euskal mitologian inspiratutako fitxekin jokatzea.
Aplikazioak Xake jokoaren argibideak dakartza, beraz, jolasten ez badakizu, ikasteko aukera paregabea daukazu orain. Aplikazioak Xakearen historia eta Euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutzeko atalak ere baditu.
Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin gauzatu da.