Europa ezagutu nahiko zenuke? Naia eta Asierren laguntzarekin orain posiblea da.
Naia eta Asier Euskadiko anai-arreba gaztetxoak dira, eta uda heltzean Italian bizi den osabaren gutun bat jaso dute han oporrak pasatzeko gonbitearekin. Noski, gurasoak kezkatu egin dira, bidai hori egiteko oso gazteak dira, baina ez dira bakarrik joango, Mendi, haien txakurra beraiekin joango da.
Hau da abentura honen hasiera, baina anai-arrebak ez dira Italian geratuko, Europa osotik bidaiatuko dira gertakari zoragarrietan murgiltzen diren bitartean.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da.